XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Nahasketa! -deiadar egin zuen. Pote batean gordeko dut berehala. Aberatsak izango gara. Mundu guztiak nahiko ditu animalia hiztunak izan.

Musu eman zion Narraski-Saski andreari.

- Banekien egunen batean parekorik ez duen zerbait asmatuko genuela eta egun hori iritsi da.

Lasterka jaitsi zen sukaldera.

- Gaixo nago -esan zuen Percyk. Oso gaixo.

Eta logelako alfonbran egin zuen oka.

Narraski-Saski jauna sukaldetik itzuli zen. Percyri begiratu zion haserre.

- Tripontzi halakoa -bota zion. Den-dena jatea ere! Beste ontzi bat egin beharko diat bihar.

- Ez dut, ba, dastatzeko asmorik -esan zion Percyk gogor.

Bertan seko utzi nau ia, erabat tontotuta. Saguek ere adarra jo didate.

Katu hiztun bat! Zer katu klase da hori? Hemendik hanka egiteko amorratzen nago.